Oñati: 943 78 12 50 | Arrasate: 943 79 79 46

Laneko metodologia

1 LEHENENGO ELKARRIZKETA Kontsultara etortzearekin arabera, ebaluaketa zein tratamendu indibidualizatu baten beharraren inguruan informatu zein aholkatzen da.

2 EBALUAZIO LOGOPEDIKOA Gaitasun psikolinguistikoak, garapeneko kozienteak (ahozkoa, ez-ahozkoa), garapen lexiko-semantikoaren, morfologiko-sintaktikoaren, fonologiko-fonetikoaren eta pragmatikoaren maila, irakurketa-idazketaren prozesuak, hizkuntzako soinuen fonazio eta artikulazioan parte hartzen duten mekanismoen azterketa funtzionalak, ahotsaren nolakotasun akustikoak, entzumenezko pertzepzioa…

3 BIGARREN ELKARRIZKETA Emaitzak azaldu eta INFORME LOGOPEDIKOA.

4 TRATAMENDU LOGOPEDIKO INDIBIDUALA Ebaluazio logopedikoan behatutako koadro klinikoan oinarritutako estimulazio eta tratamendua.

5 BESTE PROFESIONAL BATZUEKIN KOORDINAZIOA Osasun zein hezkuntza arlokoak.

6 EBALUAZIOAK. Jarraipena.

7 FAMILIAREKIN ETA PROFESIONALEKIN ELKARRIZKETAK Jarraipenezko elkarrizketak inplikatutako alderdi guztiekin.

8 Lortutako helburu orokor zein espezifikoen errebisioa.

9 ALTA logopedikoa.