Oñati: 943 78 12 50 | Arrasate: 943 79 79 46

Adierazleak - Adituarengana noiz joan jakiteko

ZERBITZU LOGOPEDIKOA

zerbitzu logopedikoa adierazle logopedikoa

    • Zure seme-alabak ez du hitz egiten edo oso gutxi hitz egiten du eta gehienbat keinuen bidez komunikatzen da.
    • Zuen seme-alabak esaten duena ulertzea zaila da.
    • Soinu konkretu bat ahoskatzeko zailtasunak ditu.
    • Soinuak errepikatzeko joera du edota beste batzuekin hitz egiterakoan blokeatzeko joera.
    • Ahoa zabalik duela hartzen du arnasa edota elikagaiak mihia hortzen artean duela tragatzen ditu.
    • Sarri-sarri afoniko jartzen da edo beti afoniko dago.
    • Soinu batzuk beraien artean bereizteko zailtasunak ditu.
    • Jarraian irakurtzeko zailtasunak ditu eta baita irakurritakoa ulertzeko ere.
    • Esan nahi duena adieraztea kostatzen zaio (ahoz zein idatziz).
    • Garapen orokorrean eta lengoaian atzerapena du.
    • Iktus baten ondorioz lengoaia galdu du (adierazpena edo ulermena).
    • Endekapenezko gaixotasun baten ondorioz irensteko zailtasunak ditu.
    zerbitzu logopedikoa
ZERBITZU PSIKOLOGIKOA ETA IKASKETA TEKNIKAK

TDAH

zerbitzu psikologikoa

Trastorno honen adierazleak

  • Ekintzei ez die arreta jartzen, ez du entzuten edo hitz egiten diogunean entzuten ez duela ematen du.
  • Emaitza akademikoak baxuak dira.
  • Sarri geldiezin egoten da, erlaxatzeko gai ez dela dirudi.
  • Pentsatu gabe hitz egiten eta jokatzen du.
  • Bere gauzekin desordenatua eta despistatua da.
  • Inpultsiboa da eta askotan kontrola galtzen du.
  • Bere buruarekin erraztasunez haserretzen da, eztabaidatu egiten du eta erantzun desegokiak ematen ditu.
  • Autoestimu baxua
ikasketa teknikak

IKASKETA TEKNIKAK

  • Zure seme-alabak ordu gehiegi ematen baditu ikasten eta esperotako emaitzak ez baditu lortzen.
  • Ikasturtea zaila bada eta zure seme-alabaren ikasteko modua jadanik ez bada nahikoa.
  • Zure seme-alaba ez bada antolatzen eta ez badaki nondik hasi ikasterako garaian.
  • Zure seme-alabak ikasketa zailtasunak, dislexia edo TDAH badu.
AUDIO TRANNING - SENA METODOA
sena metodoa
  • Ahozko hizkuntzan eta ahoskeran zailtasunak.
  • Entzuteko eta ahozko informazioa gogoratzeko zailtasunak.
  • Kontzentratzeko zailtasunak.
  • Memoria arazoak.
  • Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak edota irakurketa ulerkorrean zailtasunak.
  • Soinu eta hitz batzuen nahasketa edota era egokian ahoskatzeko zailtasunak.
  • Agindu sekuentzialak jarraitzeko zailtasunak.
  • Gaitasun intelektualen azpitik dauden emaitza eskolarrak.
  • Erantzunetan moteltasuna.
  • Jarrera arazoak (hiperaktibitatea, agresibitatea, arreta falta).
  • Entzumen desatsegina edo minkorra.
  • Gogo aldartean gorabeherak (antsietatea, depresioa…).